1884tik zuekin.

XIX. mendera arte Donostia harresiz inguratuta zegoen. 1854an hiriburutze prozesuaren eta harresiaren eraisketaren ondorioz, Donostiak hazkunde azkarra jasan zuen. Honek garapen handia suposatu zuen hiriarentzat, turismo gune baliogarria bilakatuz.

Hiriko zabalgunearen abantailak ikusiz, alde zaharreko ospe handiko farmazialariaren semea zen Francisco Minteguiaga farmazialariak, katedral berriaren inguruan farmazia irikitzeko erabakia hartu zuen. Bertan, edabe prestakuntza eta salmenta burutu zuen 1917an zendu zen arte. Garai hartan José Miguel Zatarain jaunak errelebua hartu eta eguneratze estetiko lanak D.Florentino Loidi, S.L. altzari fabrikaren esku utzi zituen.

Angela Loidi, altzarigilearen alaba eta Pasai Donibanen farmazialari zenak, farmazia honen ardura hartu zuen 1958an. Botikak mende hasierako xarma mantendu zuen 1972an eraikina berreraiki zuten arte. Orduan, Loidi anderea alemaniako feria garrantzitsuenetako batera joan zen momentuko osasun eta teknologi nobedade puntako puntakoekin botika berririkitzeko asmotan.

Gaur egun, bere alaba den Elena Navarro Loidi anderea dugu botikaren buru.